Diccionari de la COVID-19 - Presentation
© Egilea eta edizioa: TERMCAT, Terminologia Zentroa, 2021 (lehen edizioa: 2020)
Laguntzaileak: Kataluniako Generalitatea. Osasun Saila
Lankideak: Cosnautas; Fundación Dr. Antoni Esteve; Institut d’Estudis Aranesi – Academia de la lengua occitana; Osakidetza (Euskal Osasun Zerbitzua); Societat Catalana del Diccionari Enciclopèdic de Medicina (SocDEMCAT); TERMIGAL; Tremédica; UZEI
Diccionari de la COVID-19 (‘COVID-19aren Hiztegia’) hiztegiak COVID-19aren pandemiarekin eta gaixotasun hori sortzen duen SARS-CoV-2 koronabirusarekin lotutako 500 termino bildu ditu. Hiztegia produktu ireki bat da, 2020ko martxoko lehen ediziotik hazi egin dena. Behar izanez gero, handitzen jarraituko du pandemiaren bilakaerari eta sor daitezkeen terminologia-beharrei jarraituz.
Hiztegiko sarrera bakoitzak katalanezko termino bat edo gehiago ditu; eta, horrez gain, hizkuntza hauetako baliokideak: okzitaniera (aranera aldaera), espainiera, frantsesa, galegoa, portugesa (Portugalgo eta Brasilgo aldaerak), ingelesa, nederlandera, euskara eta arabiera. Hala badagokio, nomenklatura zientifiko baliokideak ere eskaintzen dira (izen zientifikoa, sinboloa edo CAS zenbakia); definizio bat, eta azalpen-ohar batzuk sarrera askotan, terminoari buruzko informazio gehiago emateko.
Hizkuntza desberdinen baliokideak osatzea Lantaldeari buruzko dokumentuan esplizituki aipatzen diren erakundeen eta pertsonen ardura izan da.
"Consulta de termes" (‘Terminoen kontsulta’) fitxatik bi modutara sar daiteke fitxa terminologikoetan: termino guztien zerrenda alfabetikoan sartuz (hiztegiko hizkuntza bakoitzean) edo bilaketa soilen nahiz aurreratuen bidez, "Text de la consulta” ("Kontsultaren testua") koadroan zuzenean, hiztegiko hizkuntzetako edozeinetan.
Lantaldea
Eremu-zuhaitza
Bibliografia
Dokumentazio osagarria:
Diccionari multilingüe de la COVID-19: cinc-cents termes per a entendre la pandèmia
Infografia: COVID-19: termes clau
Relat visual: Terminologia de la COVID-19: apunts i comentaris
A l'entorn del coronavirus (Apunt terminològic, amb enllaços a altres apunts relacionats amb el tema)
Vocabulari del coronavirus (Vocabulari elaborat per l’ésAdir)
Terminologia bàsica COVID-19 en LSC (Vocabulari bàsic en LSC, editat per la Direcció General de Política Lingüística)
Egilea eta edizioa:
Laguntzaileak:
Lankideak:
TERMCAT, CENTRE DE TERMINOLOGIA. Diccionari de la COVID-19 [en línia]. 3a ed. Barcelona: TERMCAT, Centre de Terminologia, cop. 2021. (Diccionaris en Línia)
<https://www.termcat.cat/ca/diccionaris-en-linia/286>